XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALDEREN ERANTZUNAK

A-1. GALDERA

- Pauli-ren esklusio-printzipioa honela enuntziatzen da: Atomo berean ezin dira egon bi elektroi, berauen lau zenbaki kuantikoak berdinak direlarik.

- Hund-en printzipioak edo eta Multiplizitate Maximoaren Printzipioak zera adierazen du: Energia baxuko orbitalak existitzen diren artean, elektroiak desparekatuak mantenduko dira (edo ez-pareak edo ez-parekatuak).

- Eraikitze Progresiboaren Printzipioak (edo eta Aufbau molekularra ere deitzen dena), zera adierazten du, elektroiak orbitalak betetzen doaz energiaren ordena hazkorraren arabera (ordenamendu-kriterioa n + 1 batura minimoa izan behar duela delarik, zenbaki kuantiko nagusia, n, huts hutsean baino).

- Printzipio horien oxigenoaren eta oxido ioiaren kasuetarako aplikatzea eskatzen bazaigu, orduan eskatzen zaiguna zera da, ondoko espezieen konfigurazio elektronikoa idatz ditzagula, alegia:

, eta kasu honetan elektroi guztiak ez dira denak energia minimoko mailan sartzen, zeren bestela Pauli-ren esklusio printzipioa ez baitzitekeen beteko. Aldiz, elektroiak Eraikuntza Progresiboaren printzipioa segituz sartzen dira, hots, elektroiak energia baxueneko orbitaletan sartuz doaz, eta energia baxuko orbital bat beteta dagoenean, eta orduan bakarrik, elektroiek energia altuagoko orbital bat betetzera doaz.

Bukatzeko, elektroiak orbital hauetan sartzen dira desparekatuta mantenduz, eta orbital guztiak erdibeteta daudenean, eta orduan bakarrik, hasten dira parekatzen. Elektroien parekatze-prozedura honek, elektroiak espazioan elkarren hurbil egotea suposatzen du (zehazkiago, distribuzio elektronikoko funtzioak), eta horrek sistemaren energiaren gehikuntza bat darakar, elektroien elkarruxatze elektrostatikoa dela eta.

Antzeko arrazonamendu bat egin daiteke oxido ioiaren kasurako, zeinaren konfigurazio elektronikoa hau baita: eta espezie hau egonkorra da, gas noblearen konfigurazioa duelarik.

A-2. GALDERA

Proposatzen den eraso-erreakzioa hau da: